Buffalo 2008an Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako talde instrumentala da. Lau kideek ibilbide oparoa dute musikaren munduan.
David Gorospek (bateria), Nacho Sotok (pianoa) eta Joanes Ederrak (baxua) Musikenen osatu zuten beren prestakuntza (azken honek Musikenen egin ditu berriro musika ikasketak, oraingoan kontrabaxuarekin) eta Ander musikako goi mailako ikasketak egiten ari da UNIRen. Esperientzia zabala dute Izaro, Benito Lertxundi, Idoia, Gozategi, Julen Alonso, BOSekin kolaborazioak egiten… Zarautzeko (Gipuzkoa) Zinema Modeloan zuzenean grabatutako «Zinematik» (autoekoizpena, 2015) albumaren birak hainbat jaialditan parte hartzera eraman zituen: Heineken Jazzaldia, Donostia; Kutxa Kultur Festibala; Goierriko Jazzaldia, Ordizia; Zarautz Pro Surf Festival; Surfilm Festival; etab.
2017an Katapulta Tour zirkuituan parte hartzeko hautatuak izan ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatutako zirkuituan.
2018an “lu” diskoa kaleratu zuten, iraupen luzeko hirugarrena. Lana Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten Luna talde estatubatuarrarekin batera. Bira horrek berak Madrilen, Bartzelonan, Santanderren eta hainbat jaialditan jotzera eraman zituen, besteak beste, «Glad is The Day (Donostia )». 2020an Nacho Soto Gijongo teklatu jotzailearekin kolaboratzen hasi ziren, Musikenen pianoko (jazzeko) goi mailako ikasketak burutu dituena. Lankidetza horren emaitza hain izan zen ona, ezen Nacho bandan sartu baitzen. Azken asteetan, taldeko gai garrantzitsuenen konponketa berriak egiten ari dira, eta berriak osatzen ari dira. Taldeak 12 urte bete ditu eta laugarren disko bat grabatuko du. Bertan, bere abesti onenak eta Nachok teklatuari emandako ukitu bereizgarria duten argitaratu gabeko batzuk bilduko dira.