Hondarribian Jazz jaio da, 2022ko uztailaren 4tik 10era Hondarribiko kaleak musikaz beteko dituen jaialdia. Jazz munduan urtez urte erreferentzia izan nahi duen hitzordu honen lehen edizioa izango da.
Hondarribiko Udalaren eskutik eta ilusioz beteriko talde profesional batekin, jazzik onena bertan izango da denbora pasa nahi dutenen gozamenerako. Sarrerak salgai egongo dira Itsas Etxea Auditoriuman egingo diren kontzertuetarako. Agertoki horretan joko dute jaialdi honetako kartelburuek: 7an James Franciesen txanda izango da, egunean Viktorija Pilatovicena eta 9an Diego Amadorrena. Gainera, doako kontzertu ugari izango dira uztailaren 4tik 10era Hondarribiko hainbat tokitan: Kasino Zaharra, Armen plaza, Baluarte eta Apezpiku plaza.