JazzTrazz

«The Zuzenders marrazteko eta musikatzeko ekintza-komando bat gara».
(By Zuzenders: burugabe/ardiluzu)

Sinestesia arazo bat dugu eta musika interpretatzera goazenean koloreak ateratzen zaizkigu. R & R giroan oso ezagunak garen arren, gurea JAZZ da, inprobisatu egiten dugu. Hondarribian Jazz jaialdian kontzertuen gure interpretazio grafikoa ikusiko duzu.

The Zuzenders formatu digitalera pasa ginen. Gure nortasuna babesteko maskaratuta eta proiektore bati entxufatutako tabletekin armatuta, zuzeneko talde batetik datorren musika marrazten dugu, publikoak iradokitzen eta aurkezten duen musika, edo DJ batek klikatzen duena.