Sevillako Triana auzoan jaiotako kantaria, jante kantuaren azken iraultza handiaren protago-nistatzat hartzen da». Kantaria izateaz gain, konpositorea, ekoizlea, letragilea eta instrumen-tu anitzekoa da Rosario La Tremendita. Bere diskoek flamenkoa ondo ezagutzen duen artista baten bilakaera naturala erakusten digute, eta, aldi berean, etengabe bilatzen ari den artista urduri batena, bere garaiaren alaba, egungo eraginak bereganatzen dituen ikerlari eta be-rritzaile amorratua, bere esentzia galdu gabe: flamenkoa. Bere musika bidaia bat da gaurtik atzora arte, elektronika, funk, jazz eta esperimentalaren artean, lurreraino eta bilatzen duten eskuetaraino doan soinu-azalera garaikidean zehar. Tradiziotik berrikuntzarantz, etengabeko bilaketa esperimentalean dagoen askatasun sortzaile baten pean, bere alderdi multiinstru-mentalenetik abiatzen dena. Bat diren bi mundu.
